Servicios Ecológicos Navarra taldeak hondakin berezi, toxiko eta arriskutsuak ere kudeatzen ditu, hala nola industria-prozesuetako urak, ebaketa-likidoak, emultsioak, lohiak, material kutsatua, olioak, disolbatzaileak eta azidoak.
Halaber, instalazio, depositu eta kanalizazio industrialak garbitzen dira, baita biltegiratze-tangak deskontaminatu ere.
Hondakin bereziak kudeaketa-instalazioetara eramaten dira, berreskuratzea, birsortzea eta balorizazioa lehenetsita.
Servicios Ecológicos Navarra taldeak aholkularitza ematen die bezeroei biltegiratu, egokitu eta etikatzeko prozesuan, eta, horrez gain, hondakinak garraiatzeko beharrezko dokumentazioa prestatzen du, araudi berriarekin bat (NT, DI, CT). Segurtasun-aholkulari aritzeko aukera ere eskaintzen diegu halakorik behar duten enpresei.