Beharrezkoa da etengabeko hobekuntza hondakinen kudeaketa integralak eskatzen dituen alderdietan, ez baitago beste modurik gure ingurunearekiko konpromisoa betetzeko, enpresei zerbitzu hobea eskaintzeko eta hondakinei bizia emateko beharrezko berme guztiekin. Berreskuratzeko teknologiak lehenesten ditugu beti, suntsitzeko teknologiak baino.
Instalazioak, ekipoak, makinak eta prozesuak hobetzeko eta ugaritzeko proiektuak gauzatzen ditugu etengabe, beraz, gure jarduerek baldintza guztiak (sozialak, ingurumenekoak, legalak eta kalitatekoak) betetzen dituztela bermatuko dutenak une oro. Nafarroan, Araban eta Guadalajaran ditugu instalazioak, baina Nafarroan, Euskadin, Sorian, Aragoin, Errioxan eta Madrilen ere lan egiten dugu, estatu osoan eskaintzen baititugu gure zerbitzuak.
Ildo horretatik, burdina-mailak egiaztatzeko pistola bat erosi dugu arestian, berrikuntza teknologiko handikoa. Birziklatzeko ekarritako materialen kalitatea neurtu eta egiaztatu ahalko dugu berehala hari esker; sailkatzeko modua erraztuta, egokiago birziklatuko dugu, gure bezeroei zerbitzu hobea emanda. Eta garbitoki bat jarri dugu Nafarroako instalazioetan...
Gardentasun osoz lan egiten dugu Servicios Ecológicos de Navarra taldean, bai gure bezeroekiko, bai gizartearekiko. Horregatik, eguneroko lana nola egiten dugun kontatzen dugu. Izan ere, profesionalik onenak eta makinarik modernoenak ditugu, den-dena erabateko segurtasun eta bermez egin ahal izateko, ehun urte baino gehiago baitaramatza gure enpresak hondakinen kudeaketaren arloan.