Legezko oharra

1. Sarrera

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan jasota dagoen informazioa emateko betebeharra betetze aldera, aditzera ematen dizugu www.serviciosecologicos.com URLa SERVICIOS ECOLÓGICOS DE NAVARRA SL (aurrerantzean, SEN) merkataritza-enpresaren jabetzako domeinu bat dela. Enpresaren IFK B31401151 da, eta helbidea, hauxe: Los Agustinos industrialdea z/g (Aitzoaingo zaldua) 31013 Iruña.   Posta elektronikoko helbidea: info@serviciosecologicos.com. Telefono-zenbakia: 948 309 033. Webgunera sartu eta bertan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak erabat eta eragozpenik gabe onartzen dituela erabilera-arau hauek; zehazki, erabiltzailea webgunera sartzen den unean SENek argitaratuta duen erabilera-arauen bertsioa onartzen du. Hori dela eta, erabiltzaileak jakin behar du garrantzitsua dela erabilera-arauak irakurtzea webgunera sartzen den bakoitzean.


2. www.serviciosecologicos.com webgunearen erabilera

Erabiltzaileak hitzematen du webgunea eta horren bidez bere eskura jarritako zerbitzuak erabiliko dituela legearekin, moralarekin, ohitura egokiekin eta ordena publikoarekin bat etorriz, bai eta erabilera-arau hauetan xedatutakoarekin ere. Servicios Ecológicos de Navarra taldeak, webguneak arin funtziona dezan eta erabiltzaileen mesedetan, alde bakarretik, edozein unetan eta aurrez adierazi gabe alda ditzake webgunean emandako zerbitzuak edo bertako edozein alderdi garrantzitsu, edo webgunearen zerbitzuen baldintza operatiboak, teknikoak eta erabilerakoak.  Webgunearen erabiltzaileek bete egin beharko dute Servicios Ecológicos de Navarra taldeak e-postaz edo webgunearen bidez ematen duen argibide oro. Servicios Ecológicos de Navarra taldeak erabilera-arau hauetako edozein baldintza aldatzeko eskubidea du, alde bakarretik eta aurrez abisatu gabe, egokitzat jotzen duen baldintzetan; hartara, erabiltzaileei adierazi beharko dizkie webgunean eginiko aldaketak. Informazio gehiago lortzeko, zalantzak argitzeko eta kexak edo iradokizunak helarazteko, erabiltzaileek webgunearen arduradunekin harremanetan jartzeko aukera dute info@serviciosecologicos.com posta elektronikoko helbidera idatziz, 948 309 033 telefono-zenbakira deituz edo Los Agustinos industrialdea z/g (Aitzoaingo zaldua) 31013 Iruña helbidera joanda.


3. Atal batzuen baldintza espezifikoak

Webgune honetako zerbitzuak bertara sartzen diren erabiltzaile guztiek erabil ditzakete, eta erabiltzaile horiek www.serviciosecologicos.com webgunea erabil dezakete baldin eta hemen jasota dauden baldintzak aurrez onartu eta betetzen badituzte; osterantzean, webgunetik irten beharko dute.


4. Jabetza intelektuala eta egile-eskubideak

Webgunean jasota dagoen informazio guztia, horren diseinu grafikoa eta HTML, JAVA, JAVA Script edo Active X lengoaietan dagoen kodea egile-eskubideek edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuek babestuta daude. Eskubide horiek guztiak Servicios Ecológicos de Navarra taldearenak edo haren lizentzia-emaileenak dira. Webgune honetara sartzen diren Interneteko erabiltzaileek bertako informazioa ikus eta deskargak edo erreprodukzio pribatuak egin ditzakete beren sistema informatikoan, baldin eta erreproduzitzen dituzten elementuak ez bazaizkie hirugarrenei lagatzen, edo Internetera edo sare lokal batera konektatutako zerbitzari batean instalatzen ez badira. Erabilera-arau hauetan jasotakoaren kalterik gabe, debekatuta dago webgunean argitaratutako informazio osoa edo horren zati bat banatzea, aldatzea, lagatzea, publikoki komunikatzea, erreproduzitzea eta beste edozein ekintza gauzatzea, SENek aurrez baimena eman ez badu. Erabiltzaileak modu arduratsu, zuzen eta legezkoan erabili beharko ditu webgunean jasota dauden edukiak eta informazioak; zehazki, erabilera pertsonalerako soilik izango dira, ez erabilera komertzialerako. Dena den, edukiak eta informazioak erabili ahal izango ditu baldin eta edukia edo iturriak, copyrighta eta SENen edo hirugarrenen eskubideak identifikatzen dituzten beste datu batzuk ezabatzen edo aldatzen ez baditu. SENek aldez aurretik eta idatziz baimendu ez badu, debekatuta dago webgunean argitaratuta dagoen informazioaren edukia erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea edo argitaratzea, edozein modutan izanik ere. Edukia erreproduzitzeko baimena eskatu nahi izanez gero, idatzi posta elektronikoko helbide honetara: infor@serviciosecologicos.com. Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek uste badu webguneko edozein eduki bertan argitaratuz egile-eskubideak edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuk urratu direla, jakinarazi hori guztia Servicios Ecológicos de Navarra taldeari, arren. Horretarako, idatzi posta elektronikoko helbide honetara: info@serviciosecologicos.com. Mezuan, adierazi informazio hau, gutxienez: a) Erreklamaziogilearen izen-deiturak, helbidea, telefono-zenbakia eta e-posta; b) ustez urratu diren egile-eskubideen edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuen titularraren datuak; c) zer edukiren gaineko eskubideak urratu diren ustez, eta eduki horiek webgunean non dauden kokatuta; d) adieraztea edukiak webgunean argitaratu direla egile-eskubideen edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuen titularrak berariazko baimena eman gabe. Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren kalterik gabe, Servicios Ecológicos de Navarra taldeak eskubidea izango du publizitatearekin eta egile-eskubideekin edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuekin lotutako eta indarrean dagoen araudian oinarritutako erreklamazioen aurka defendatzeko.


5. Hiperestekak

Webgunean publizitatera edo hirugarrenen webguneetara jotzeko estekak badaude, Servicios Ecológicos de Navarra taldeak ez du zertan kontrolatu eta ez ditu aldez aurretik kontrolatzen hirugarrenen webgunean edo webguneetan dauden zerbitzuak, edukiak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein material-mota, ez ditu horiek guztiak ontzat ematen eta ez ditu bere gain hartzen. Horrenbestez, SENek ez du inoiz erantzukizunik izango webgune horretako edo horietako edukien legezkotasunaren gainean. Hala, hirugarrenek soilik dute edukien legezkotasuna, morala, ohitura egokiak eta ordena publikoa errespetatzeko erantzukizuna, horretara mugatzen ez den arren, baldin eta edozein hirugarrenen eskubideak urratzen ez badituzte. Hiperesteka bat egoteak ez dakar inolako harremanik Servicios Ecológicos de Navarra taldearen eta hiperesteka dagoen webgunearen jabearen artean. Webgunearekin lotzeko hiperesteka bat ipini nahi duten erabiltzaileek edo hirugarrenek ziurtatu beharko dute hiperestekak webguneetara edo webguneko zerbitzuetara jotzeko aukera soilik ematen duela, eta ez dituela edukiak erreproduzitzen, ez dagoela esteka sakonik, arakatzailerik eta webguneko edukiei buruzko adierazpen zehaztugabe edo okerrik, horretara mugatu gabe ere. Hiperesteka osatzen duten zeinuak izan ezik, erabiltzaileak ziurtatuko du hiperestekak lotzen duen webgunean ez dela Servicios Ecológicos de Navarra taldearen marka, izen komertzial, establezimenduen errotulu, izen, logotipo, eslogan edo beste edozein zeinu bereizgarririk egongo.


6. Bermerik eta erantzukizunik eza

Servicios Ecológicos de Navarra taldeak ez ditu bermatzen webgunearen fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna, ezta erabiltzailearen eskura jarritako produktu edo zerbitzuenak ere. Hortaz, ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen edo bertako zerbitzuen erabilgarritasunik, fidagarritasunik edo jarraitutasunik ezak eragindako kalteen gainean; nolanahi ere, kaltetutakoei laguntza teknikoa ematen saiatuko da, ahal duen neurrian. Legeek finkatutako mugak kontuan harturik, Servicios Ecológicos de Navarra taldeak ezin du bere gain hartu eta ez du bere gain hartuko inolako erreklamaziorik, webgunean jasota dauden edukiak eta edozein motatako informazioa egiazkoak eta osoak ez badira edo eguneratuta ez badaude. Servicios Ecológicos de Navarra taldeak ez du zertan kontrolatu eta ez du aldez aurretik kontrolatzen erabiltzaileen edo webgunera sartzen direnen softwarean edo hardwarean alterazioak eragin ditzakeen birusik edo elementurik ez dagoela edukietan; beraz, ez ditu bere gain hartuko birus edo elementu horien ondorioz sor daitezkeen ezein motatako kalteak. SENek ez du zertan kontrolatu eta ez ditu aldez aurretik kontrolatzen hirugarrenen webgunean edo webguneetan dauden zerbitzuak, edukiak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein material-mota, ez ditu horiek guztiak ontzat ematen eta ez ditu bere gain hartzen. Horrenbestez, Servicios Ecológicos de Navarra taldek ez du inoiz erantzukizunik izango webgune horretako edo horietako edukien legezkotasunaren gainean. Hala, hirugarrenek soilik dute edukien legezkotasuna, morala, ohitura egokiak eta ordena publikoa errespetatzeko erantzukizuna, horretara mugatzen ez den arren, baldin eta edozein hirugarrenen eskubideak urratzen ez badituzte. Erabiltzaileak legea edo akordio honetan jasota dauden erabilera-arauetako edozein betetzen ez badu, bere gain hartuko ditu Servicios Ecológicos de Navarra taldeak horren eraginez jasaten dituen ezein motatako kalteak.


7. Erabilera-arauen babesa

Erabilera-arau hauetako estipulazio bat baliogabea edo eraginik gabekoa dela adieraziko balitz, gainerako xedapenek bere horretan jarraituko dute hitzartutako baldintzetan. SENek hitzematen du baliogabetzat jotako estipulazioa aldatuko lukeela, eta aldeen hasiera bateko asmora ahalik eta gehien hurbilduko litzatekeela.


8. Lege aplikagarriak eta jurisdikzio eskuduna

Erabilera-arau hauek Espainiako legeen pean daude. Edozein eztabaida sortzen bada, Servicios Ecológicos de Navarra taldeak eta erabiltzaileek adierazten dute nork bere foruari edo beste edozeini uko egin eta Iruñeko (Nafarroa, Espainia) epaitegien eta auzitegien eskumenen pean egongo direla, eztabaidaren ebazpena baliozkoa izateko, ebazpena gauzatzeko eta betetzeko, eta eztabaida osorik edo zati batean konpontzeko. Kontratu hau Servicios Ecológicos de Navarra taldearen eta erabiltzailearen arteko akordioaren adierazpen osoa da, eta aurrez bien artean egon diren itun, konpromiso, adierazpen edo akordio guztiak ordezten ditu, hala idatzizkoak nola ahozkoak.

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.