SEN, talde aitzindaria ingurumenaren eta hondakinen kudeaketan.

​    Grupo Servicios Ecológicos de Navarra enpresa-taldeak Iruñean, Cintruénigon, eta Araban ditu egoitzak, eta aitzindaria da hondakinen ingurumen-kudeaketan. Soluzio globala eskaintzen die enpresei hondakinen kudeaketan, ingurumena zaintzen baitu une oro, birziklapen optimoa helburu duela; hondakinei bizia emateko birziklatzen ditu.

    Hondakin hauek kudeatzen ditu taldeak: material ferrikoak eta ez-ferrikoak (metalak), hondakin arriskutsuak, papera eta kartoia, plastikoa, industriako zaborra, eta zura. Bezeroen premia guztietara egokitzen gara.

    Arloari lotutako beste zerbitzu hauek ere kudeatzen ditu taldeak: dokumentuen suntsitze ziurtatua, garbiketa industrialak, uralitaren kudeaketa eta deposituen deskontaminazioa, ingurumen-aholkularitza teknikoa, eta segurtasun-aholkularia, besteak beste.

 

HISTORIA

    Servicios Ecológicos de Navarra taldea orain dela ehun urte baino lehenago sortu zuten, eta enpresa, erakunde eta partikularrei hondakinen kudeaketan zerbitzurik onena ematea izan zuen xede hasieratik. Etengabe garatu da geroztik, eta erreferentziako aitzindaria da egun hondakin-kudeatzaile gisa nazioko merkatuan. Izan ere, espezializazio- eta prestakuntza-maila handia dute gure profesionalek, eta haiek egindako lanek berme osoa dute, segurtasuna nagusi dela zerbitzu guztietan.

    Enpresa sortu zuen familiaren laugarren belaunaldia da enpresako burua egun, eta betiko filosofiari eusten dio: kalitateko zerbitzu malgua eskaintzea, berreskuratzea helburu duena suntsitzea baino. Hartara, Servicios Ecológicos de Navarra erreferentziako enpresetako bat da egun sektorean

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera.